Mondrak Zarautz hartuko du zapatu eguerdian Mojategin

Xabier Urtzelai 2018ko ira. 14a, 15:23

Ohorezko Erregional Mailako taldeen artean Mondra da asteburuan etxean jokatuko duen bakarra. Joan den astean Bergararen kontra puntu bat eskuratu eta gero, Jorge Davilaren mutilek Zarautz hartuko dute zapatuan (12:00, Mojategi). Erregional preferentean, berriz, asteburuan hasiko dute liga. 

Ezohiko ordutegia izango du zapatuan Mondrak eta Zarautzek jokatutako partiduak, 12:00etan izango dira-eta aurrez aurre, Mojategin. Zarauztarrek egin dute ordu horretan jokatzeko eskaera, eta arrasatearrek baiezkoa eman diete. Bergarak eta UDAk, berriz, kanpoan jokatuko dute. Hondarribiaren zelaian 0-2 irabazi zuen Hernaniren kontra jokatuko du Bergarak (zapatua, 16:00) eta Aretxabaleta, berriz, Añorgaren kontra etxean jasotako 0-3koa ahazteko asmoz joango da Lesakara (zapatua, 16:00). Hain zuzen, biharko kontrario Beti Gazteri Tolosak bost gol sartu zizkion joan den astean.

Erregional Preferentean, lanera 

Kategoria bat beheragokoek asteburuan hasiko dute liga, eta hor ere saltsa polita izango da aurten, Antzuola, Aloña Mendi, Aretxabaleta eta Mondra egongo dira-eta lehian. Asteburuan Antzuolak (zapatua, 16:30), Aloña Mendik (domeka, 16:30) eta Aretxabaletak (zapatua, 18.00) jokatuko dute etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak