Zapatu goizean izango da pintura lehiaketa. Zigilatzea eta izen-ematea, goizeko 10.00etatik 12.00etara, Arantzazuko Gandiaga Topagunea kultur zentroan egingo dira. Eta obrak, arratsaldean, 16.00etatik 17.00etara, entregatu beharko dira aipatutako leku berean, inolako sinadurarik gabe. Artearen arloko profesionalek osatutako epaimahaiak erabakiko du nortzuk izango diren irabazleak.
- Helduen kategoriako lehen saridunak, 1.500 euro eta diploma irabaziko ditu; bigarrenak, 750euro eta diploma; eta hirugarrenak, 400 euro eta diploma.
- Gaztetxoen eta haurren kategorietako lehen eta bigarren irabazleek, pintura-material sorta bana eskuratuko dute.
Pintura-lehiaketan saritutako koadroekin eta lehiaketara aurkeztutako besteekin erakusketa antolatuko da Gandiaga Topagunean bertan urriaren 20tik azaroaren 11ra bitartean.Erakusketa ikusgai izango da asteburuetan eta jai-egunetan, 11.00etatik 14.00etara, eta sarrera doakoa izango da.