Bergarak eta Mondrak derbia dute liga hasteko

Xabier Urtzelai 2018ko ira. 7a, 15:27

Oraingo asteburuan hasiko dute Ohorezko Erregional mailako Aretxabaletak, Mondrak eta Bergarak liga txapelketa –gainontzeko kategoria gehienak datorren astean hasiko dira– eta liga hasteko etxeko taldeen arteko derbia izango da, domekan Bergarak Mondra hartuko du-eta Agorrosinen (17:30).

Zapatu arratsaldean jokatzen du normalean Ohorezko erregional mailako Bergarak, baina bihar emakumezkoen Bergara Hiria torneoa jokatuko dute ordu horretan, eta ligako lehenengo jardunaldia domeka arratsaldean (17:30) jokatuko dute Bergarak eta Mondrak. Aretxabaletak ere etxean jokatuko du ligako lehenengo jardunaldia; domekan (16:30) Añorga hartuko dute Ibarran.

Taldeen argazkia, eta Jose Luis Agirreren omenezkoa

Oñatin, berriz, Aloña Mendik talde nagusiaren aurkezpen ofiziala egingo du zapatuan (17:00) Zubikoan, eta jarraian lagunartekoa jokatuko dute Tolosaren kontra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak