"Txapelketa berezia izango da niretako, senior mailako eskalatzaileekin lehiatuko naizelako, eta oso pozik nago, bertan parte hartu ahal izate hutsa gauza handia da eta. 2018ko txapelketa garrantzitsuena izango da, kirol ekitaldi handiena, nahiz eta benetako helburua datorren hilean Argentinan izango dudan [Gazteen Olinpiar Jokoak]".
Hori horrela, Linazisorok aitortu du txapelketa esperientzia hartzeko baliatuko duela: "Buenos Airesko txapelketarako hilabete eskas geratzen da, eta entrenamenduak hitzordu horretara bideratuta ditut. Hori horrela, lan bolumenagatik orain nekatu samar nago, baina ilusio handia daukat txapelketara begira".
Gaurko kanporaketa saioak gainditzen baditu, bihar, zapatua, izango ditu finalerdi eta finalak. Ondoren, irailaren 11n bloke-ko txapelketa izango du, eta irailaren 12an abiadura edo speed delakoa.