Gauerdira arte prezipitazio handiak espero dira EAEko hainbat lekutan. Izan ere, ordu betean 15 litro metro koadroko pila daitezke. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baina baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea.
Biharko abisu horia
Bihar abisu horia mantendu egingo da egun osoan zehar Gipuzkoa eta Bizkaian. Hala, Kantauri isurialdeko hainbat tokitan 15 litro metro koadroko pila daitezke.