Hona hemen saioen ordutegia:
- 17:00-18:00, 4-5 urteko haurrak.
- 18:00-19:00, 7-8 urteko haurrak.
- 19:00-20:00, 9-12 urteko haurrak.
- 20:00-21:30, 12 urtetik aurrerako gazteak eta helduak (Arrasaten soilik).
Denboraldia hasteko antolatu izan dituzte ate irekiak Desorekako kideek; hala azaldu dute: "Desoreka judo klubeko irakasleak hezkuntzan graduatutako irakasleak dira eta hezkuntzan oinarritutako kirol proiektu baten barneratuta daude, honela konpetentzia motorra eta zeharkako beste konpetentziak (komunikazioa, ikasten ikasteko konpetentziak, gizarterako konpetentzia, norberaren autonomiarako konpetentzia) garatzeko aukera izaten dute harremanak eta emozioak kontuan hartuta noski". Guzti horretan motrizitateak berebiziko garrantzia duela nabarmendu dute, baita motrizitatearen ikuspegi integralak ere (alor fisikoa, emozionala, adimena eta soziala).
Judoan izena emateko epea ere zabaldu dute ate irekien jardunaldiekin batera; 4 urtetik aurrerako (4koak barne) neska-mutikoek eman dezakete. Arrasaten, kiroldegian elkartzen dira taldeak eta Aretxabaletan, Ibarra kiroldegian.
Argibideak emateko hitzaldiak
Argibideak emateko hitzaldiak ere antolatu dituzte. Hona hemen:
- Arrasaten, irailaren 5ean, eguaztena, Kulturaten (18:00).
- Aretxabaletan, irailaren 10ean, astelehena, Arkupen (18:00).