Hazilan proiektuaren seigarren edizioa hasteko prest

Maialen Regueiro 2018ko ira. 4a, 15:40

Zabaldu dute Hazilan proiektuaren seigarren edizioaren izen-ematea. Irailaren 20a izango da izena emateko azken eguna eta edizio berria urriaren 1ean hasiko da. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitatean bertan edo webgunean jaso daiteke.

Aurkezpen jardunaldia

Proiektuaren berri emateko helburuarekin, irailaren 13an aurkezpen jardunaldi bat egingo dute goizeko 11:00etan eta interesa duten guztiei dago zuzenduta. Debagoieneko Mankomunitatean egingo da saioa eta ez da aurrez izena eman behar.

Enpresei zuzendutako aurkezpen jardunaldia egun berean egingo dute goizeko 9:00etan. Hala, enpresek gazte kualifikatuak praktiken bitartez ezagutu eta enpresan txertatzeko aukera izango dute.

Hazilan proiektua

Proiektu honen helburua eskualdeko gazte kualifikatuen laneratzea erraztea da eta bi fase ditu: lehenik, gazteek 80 orduko tailer batean hartzen dute, konpetentzia pertsonal eta profesionaletan trebatzeko eta ondoren, bailarako enpresetan egiten dituzte praktikak. Proiektuan parteko hartzeko baldintzak honakoak dira: 20-44 urte  bitartean izatea, goi-mailako ikasketak izatea, langabezian egotea eta Debagoieneko herriren batean erroldatua egotea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak