Debagoiena eskalada eskolakoek ikasturtearen gaineko argibideak emango dituzte

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 3a, 16:38

Urrian ekingo diote 2018-2019 denboraldiari Debagoiena eskalada eskolako kideek. Aurretik, baina, datorren astean hasita hain zuzen ere, argibideak ematen izango dira Arrasateko eta Aretxabaletako rokodromoetan.

Debagoiena eskalada eskolak eskalada ikastaroak eskainiko ditu hastera doan ikasturtean Arrasateko eta Aretxabaletako rokodromoetan. Urrian hasi eta ekainean bukatuko dituzte, eta horien gaineko informazioa eskuratzeko Arrasateko eta Aretxabaletako kiroldegietan izango dira. Hona hemen egunak:

  • Arrasate: Uarkapeko rokodromoan (18:00-19:00): irailaren 10ean, 12an, 17an eta 19an.
  • Aretxabaleta: Ibarra kiroldegian (18:00-19:00): irailaren 11n, 13an, 18an eta 20an.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak