Diabetesaren gaineko prestakuntza saioak antolatu ditu Debagoieneko ospitaleak

Mirari Altube Arrese 2018ko ira. 3a, 14:15

Gaixotasun kronikoak dituztenei eta horien zaintzaileei bideratutako saioak egingo dituztela urrian, Paziente Bizia programaren baitan, jakinarazi dute ESIko kideek. Diabetesaren gaineko argibideak eta prestakuntza saioak izango dira Bergaran, Aretxabaletan eta Arrasaten. 

Autozainketarako programa da Paziente Bizia, hain zuzen ere gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek edo haien zainketaren ardura dutenek gaixotasuna hobeto ezagutzeko, eta horretarako zein ohitura eta jokabide diren egokiak jakiteko. Hala, antolatutako prestakuntza saioetan edozein gaixotasun kroniko dutenek zein horien zaintzaileek har dezakete parte.

Prestakuntza saio horiek egingo dituzte Bergaran, Aretxabaletan eta Arrasaten (San Andres auzoa). Talde txikiak osatuko dituzte (gehienez hamabost lagun) eta bi ordu t'erdiko iraupena izango du saio bakoitzak; astean behin elkartuko dira eta zazpi edo zortzi aste iraungo dute.

Urrian izango dira saio guztiak. Diabetesaren gainekoak:

  • Bergarako anbulatorioan: urriaren 1ean, 16:00etan.
  • Aretxabaletako Arkupe kultura etxean: urriaren 2an, 16:00etan.


Tailer generikoa:

  • Urriaren 3an, 16:00etan, Arrasateko Etxaluze eraikinean (San Andres auzoa).

Parte hartzeko aurrez eman behar da izena osasun etxeetara jota.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak