Arrasate Hiria, Aretxabaletara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2018ko ira. 1a, 20:20

UDAk irabazi du Arrasate Hiria futbol txapelketa egin dituen aldeko golengatik. Aretxabaletarrek 3-0 hartu dute mendean Aloña Mendi eta gero Mondraren aurka bana berdindu dute. Arrasatearrak 2-0 gailendu dira oñatiarren aurrean eta horregatik Aretxabaletara joan da lagunarteko txapelketako garaikur nagusia.

Mondrak eta UDAk hurrengo asteburuan hasiko dute Ohorezko Erregional mailako denboraldia eta Aloña Mendik, maila bat behera dagoenez, bi asteburu barru ekingo dio lehiari. Beraz, gaurko txapelketaren helburu nagusia erritmoa eta tonua hartzea ziren eta igarri da oraindik hiru taldeek badutela zertan hobetu.

Argazkia: Mondrako kapitain Julen Aranbarri baloiarekin.

Aldi berean, igarri da Mondra eta UDA beste maila baten daudela eta liga hasiera Aloña Mendik baino gertuago dutela. Izan ere, arrasatearrek zein aretxabaletarrek erraz menderatu dute Oñatiko taldea. Gero, Mondraren eta UDAren arteko partiduan egon da lehia handiena eta merezitako banako berdinketarekin joan dira aldageletara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak