Bergara 4-0 nagusitu da lehenengo lagunartekoan

Josu Bilbao Atxutegi 2018ko ira. 1a, 14:19

Bergara Kirol Elkarteak eta Urolak denboraldiko lehen lagunartekoa jokatu dute gaur Ipintzan, eta etxeko taldeak 4-0eko garaipena lortu du. Baloiarekin eta taldekide berriekin berdegunean aurreneko kontaktua hartzea izan da helburua.

Bergarak eta Zumarragako taldeak astebete bakarrik daramate entrenamenduekin, eta gaur, denboraldiko lehen lagunartekoa jokatu dute Ipintzan. Oraindik alde fisikoa lantzen ari dira bi taldeak, eta hori nabaritu egin da berdegunean.

Norgehiagoka ezin hobe hasi du Bergarak, lehenengo minutuan 1-0ekoa eskuratu baitute, aurrelariak ederki gainditu baitu Urolako atezaina. Mahoneroen bigarren gola, partidako 3. minutuan lortu du aurrelari berak, atezaina berriz ere buruz-burukoan gainditu ostean.

Eguzkiak gogor jo eguerdian jokatu den neurketan, eta jokalariek nekea nabaritu dute. Horrez gain, aurredenboraldia izanik, oraindik erritmoa eta jokoaren abiadura ez da denboraldian izaten denaren ezta antzekoa izan, eta 2-0ekoaren ostean, jokoa geldo eta akatsez betea izan da, orokorrean.

Urolak gola lortzeko aukera asko izan ditu, baina aurrelari oñatiarrek behin baino gehiagotan jo dituzte Bergarako ateko zutoinak. Aukera horrek galdu ostean eta Urola unerik gozoenean zegoean, bigarren zatian, Bergarak 3-0ekoa eskuratu du.

Etxeko taldearen azken gola bigarren zatiko azken txanpan lortu dute mahoneroek, eta azken emaitza 4-0ekoa izan da Ipintzan.

 

Erlazionatuak

Bergara-Urola (4-0)

Josu Bilbao Atxutegi 2018 ira 01 Bergara   Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak