Ikerketa prozesu baten ondoren 38 urteko emakumearen hilketa biolentzia matxista kasu bat izan zela frogatu berri du Espainiako Gobernuak. Emakumeen Mundu Martxak deituta, gertakaria salatzeko elkarretaratzea egingo dituzte bihar ibarreko herri ezberdinetan. Arrasaten, 19:30ean Herriko Plazan; Bergaran, 19:30ean Irizar jauregiaren parean; Oñatin, 19:00etan Foruen plazan; eta Aretxabaletan, 19:30ean, Herriko Plazan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.