Lau debagoiendar izango dira 'Gailurra Extreme' programaren edizio berrian

Eneko Azurmendi 2018ko abu. 26a, 09:31

Unai Pata eta Nagore Uribarri oñatiarrak, Ane Beraza arrasatearra eta Iban Viaga bergararra izango dira ETB 1eko programan lehian ibiliko diren Debagoieneko ordezkariak. Irailean hasiko dituzte Gailurra Xtreme, Hiru Erregeen Mahaia programaren emisioak.

Hauek dira hiru debagoiendarren aurkezpenak:

Nagore Uribarri

Oñatiarra da, 19 urte ditu eta industri antolakuntzako ingeniaritza ikasten ari da. Mendiko eskian eta mendi lasterketetan ibiltzen da eta Aloñako Igoera, Arrasate-Udalatz eta Buff Epic Trail egin ditu, besteak beste. Erritmo konstantea eramatea du gustuko.

Izaera bizikoa da eta gezurretan dabilen jendea gorrotu du, baita aldamenekoa presionatzen duena ere. Oso lasaia da eta txantxetan aritzea asko gustatzen zaio.

Unai Pata

Oñatiarra da, 32 urte ditu eta bizikletak muntatzen egiten du lan. Korrika eta bizikletan aritzen da mendian, eta azkenaldian, Raid abenturetan murgildu da. Pertsona alaia da, gauza guztien gainetik, bizitza aprobetxatzea gustatzen zaion horietarikoa. Indar handiko pertsona da, konfiantza handia ematen duena eta atzetik joaten den jendea bereziki gorrotatzen duena.

Ane Beraza

Arrasatearra da, 26 urte ditu eta Gorputz Hezkuntzan graduatua; kirol zerbitzu enpresa batean egiten du lan. Korrika, errepide biziketan eta igeriketan aritzea du gogoko.

Urtean, hiruzpalau mendi lasterketa egin ohi ditu eta lagunartekoa dela aitortu digu. Konformatzen ez den horietakoa omen da, burugogorra eta beragan ziurtasun handia duena; lasaia, baina, aldi berean, aldarte bizikoa.

Unai Viaga

Bergararra da, 39 urte ditu eta zerbitzaria da. Arraunean aritu izan da 25 urtez, eta azken urteotan asfaltoan dabil korrikan. Maratoiak, maratoi erdiak eta 10 kilometroko lasterketak egiten ditu. Hala ere, lanagatik nahi baino gutxiago egin ohi ditu.

Bakarrik egotea gustoko duen arren, oso irekia da eta jendearekin harremanetan jartzeko trebea da. Interesagatik lausenguka dabilen jendea gorroto du bereziki.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak