Mondranbike martxarako izen-ematea zabalik

Irailaren 9an egingo dute aurtengo Mondranbike MTB martxa, eta dagoeneko izena eman daiteke. Aurten, gainera, antolatzaileek kamiseta teknikoak oparituko dizkiete abuztuaren 25a baino lehen izena ematen duten guztiei. Izen-ematea kirolprobak.com webgunean egin ahal izango dira. 250 partaideko muga ezarri dute.

Arrasateko erdigunean izango dira irteera eta helmuga –Sebero Altube plazan–, eta bi ibilbide izango dira: luzea 32km/+1600m eta motza 28km/+1200m.

Prezioari dagokionez, aurrez izena ematen duten federatuek 15 euro ordaindu beharko dute, eta ez federatuek 17 euro. Egunean bertan 20 eurokoa izango da izen-ematea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.