Odol ateratze berezia egingo dute Oñatin hilaren 22an, eguaztena

Urtean zehar, hilero egoten da odola emateko aukera, eta abuztuan ere hala izango da. Izan ere, Gipuzkoako Odol Emaileak elkarteak odola emateko egokituta dagoen autobusa jarriko du Foruen Enparantzan, 09:00etatik 14:00etara. "Gaixoentzat ez dago oporrik, eta egunero dago odol beharra", azaldu du Sabin Urzelai elkarteko presidenteak.

Hori dela eta, herritarrak animatu gura izan ditu odola eman dezaten. "Lautik hiruk izaten dugu noizbait odol beharra, eta gaur ondo egon arren, agian bihar zu izan zaitezke. Beraz, eman dezagun odola", azpimarratu du Urzelaik.