"Zumaiako lasterketan oso sentsazio onak izan nituen, ia lasterketa guztia bakarrik egin nuen. Beraz, konfiantza neukan nire buruarengan, eta lasterketa lehiatzeko asmoarekin irten nintzen Donostian. Hamar igerilari inguru gindoazen buruan, eta kilometro baten faltan, erasoa jo nuen. Bi gelditu ginen, eta azken metroetan erabaki zen lasterketa, bost segundogatik irabazi nuen", azaldu du Mujikak.
Xabi Gordoa oñatiarrak ere lan txukuna egin zuen, eta zazpigarren sailkatu zen, 36 minutu eta 13 segundoko denbora erdietsita –Zumaiako lasterketan hirugarren postua eskuratu zuen–.
Emakumezkoetan, Amaia Iriarte nafarra izan zen onena –37 minutu–. Guztira 600 igerilari inguruk hartu zuten parte proban.