Bide horretan egiten ari diren saihesbide zatia bukatzeko lanen eraginez itxiko dute errepidea. Beharrezko seinaleztapenak ipiniko dituzte.
Pasa den asteko eguenean egin zuten moduan, gaur, astelehena, bigarrenez itxiko dute GI-632 errepidea, Antzuola eta Bergara artean. 21.900 eta 22.100 kilometro puntuen artean etengo dute zirkulazioa, bi noranzkoetan, 12:45etik 13:45era.
Bide horretan egiten ari diren saihesbide zatia bukatzeko lanen eraginez itxiko dute errepidea. Beharrezko seinaleztapenak ipiniko dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.