Abisua horia, euriteengatik

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 8a, 19:06

Gaur gaueko bederatzietatik bihar eguerdiko hamabietara egongo da indarrean. Larrialdiei Aurre Egiteko eta  Meteorologiako Zuzendaritzatik adierazi dute Kantauri isurialdeko zenbait lekutan, ordubetean, metro koadroko, 15 litro ur baino gehiago pila daitezkeela; gaur, eguaztena, ekialdean, batez ere; eta bihar, eguena, kostaldean.

Euskal Meteorologia Agentziaren iragarpenaren arabera, zaparrada txiki-ertainak botako ditu, zenbait tokitan trumoitsuak, eta baliteke handiak izatea eta txingorra egitea ere. Ekaitz-guneetan baliteke haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak