Bergara eta Antzuola arteko errepidea erabat itxiko dute ordubetez

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abuztuaren 8a

Bihar, eguena, itxiko dute, 12:45etik 13:45era, bi noranzkoetan. 200 metroko tartea izango da itxita egongo dena, 21.900 eta 22.100 kilometro puntuen artean.

Bergara-Antzuola saihesbide zatia bukatzeko lanak direla-eta itxiko dute GI-632 errepidea. Gipuzkoako Foru Aldunditik adierazi dutenez, "lanak egoki eta era seguruan egin ahal izateko, beharrezkoa da errepideko zirkulazioa erabat etetea". 13:45etik aurrera, galtzada guztiz irekiko da zirkulaziora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak