Kalean izatekotan, itzalaren babesean

Goiatz Arana Begiristain 2018ko abu. 6a, 14:24
Hainbat lagun, Arrasateko Maalako Errabaleko parkean, gerizpean.

Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eman du gaurko, astelehena, muturreko tenperatura oso altuengatik, eguerditik 19:00etara. Tenperatura maximoek 32 gradutik gorakoak izatera ailegatu daitezke kostaldean; eta 36tik gorakoak, Kantauri isurialdearen barnealdean. Hainbesteraino ez dira iritsi, oraingoz, gure herrietan. Ordu honetan, 30 gradu erakusten ditu Arrasateko Otalora kaleko termometroak.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, azken egunetako bero bolada bihar, martitzena, bukatuko da. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta baliteke euritara jotzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak