Oskarbi ikasturte berrirako prest!

Eguneroko errutinara itzultzeko ordua da eta baita iraileko aldapa igotzekoa ere. Benetan aurreztu nahi baduzu, toki egokian zaude, Oskarbin!

Eskolako matrikulak, liburuak, arropa, oinetakoak… gastu horiei guztiei aurre egin beharra nabaritzen da poltsikoan. Zalantza barik, iraila hilabete zaila izan ohi da gaztetxoentzat ez ezik, baita gurasoentzat ere.

Prezio eta kalitate ezin hobeak aurkituko dituzu neskentzako zein mutikoentzako marketan: Adidas, Alpe, Biomecanics, Geox, Primigi, Nike, New Balance…

Kontuan izan umeen oinen garapen zuzenerako eta egunean zeharreko jarduera ezberdinak eroso egin ahal izateko funtsezkoa dela oinetako egokiak aukeratzea: belkrodun zein lokarridun zapatilak, futbolerako zapatilak, korrika egitekoak, mendiko botak, katiuskak, botinak…

Eta ez ahaztu, erosteko orduan, batzuetan merkea garesti irteten dela! Horregatik, produkturik onenak prezio ezin hobean jarri ditugu familia guztiaren eskura. Bisitatu gertuen duzun Oskarbiko denda eta gozatu dituzten abantailez!

Adi, gainera! Etxetik mugitu gabe erosketak egitea atsegin baduzu, Oskarbik horretarako aukera ematen dizu. Sartu www.oskarbi.com webgunean eta katalogo osoa ikusteko aukera izango duzu: bilduma berriko produktuak eta baita outlet-a ere.

Eskatu zure zapatarik gustukoenak eta bidalketak doan izango dituzu 24 eta 48 ordu bitartean.

Presta zaitez ikasturte berriari hasiera emateko!