Bi debagoiendar izango dira zapatuko Donostiako Klasikoan

Maialen Regueiro 2018ko abu. 2a, 08:43
Julen Irizar eta Markel Irizar

Zapatuan ospatuko da Donostiako Klasikoa eta bi debagoiendarrek hartuko dute parte, Euskadii Basque Country-Murias taldeko Julen Irizar bergararrak eta Trek Segafredo taldeko Markel Irizar oñatiarrak.

228,7 kilometroko lasterketa izango da. Guztira zortzi mendate izango dituzte: Jaizkibel (bi aldiz pasako dira), Iturburu, Murgil, Meaga, Alkiza eta Arkale (bi aldiz pasako dira). Mendateez gain, hiru tarteko sprint ere izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak