Musika goxoak girotuta hasi da ekitaldia, Arianne Unamunok eta Beñat Aiartzak eskainitako fado doinuekin. Tokikomeko presidente Jone Guenetxeak egin dio lehen ongiegorria Ttap-i, eta gero, Esguard aldizkari digital kataluniarreko zuzendari Germá Capdevilak euren esperientziaren berri eman du.
Lorea Bilbaok, Bizkaiko Kultura foru diputatuak, komunikazio beharrak asetzeko euskarrietan euskara erdigunean izatea aldarrikatu du eta Ttap aitzindari dela horretan adierazi du. Estibalitz Alkortak, ostera, egitasmoa abian jarri izanaren ausardia aipatu du eta enpresen eta erakunde publikoen arteko elkarlanaren garrantzia azpimarratu. Garbiñe Mendizabal pozik agertu da "XXI. mendeko aldizkari bat" aurkezteagatik.