Laboratorium museoa eta Turismo bulegoaren abuzturako eskaintza

Maialen Regueiro 2018ko abu. 3a, 09:28

Abuztuan zehar herria zaintzen egongo diren horientzat edota kanpotik Bergara ezagutzera datozenentzat Laboratorium museoa eta Turismo bulegoa zabalik egongo dira hilabete guztian zehar.

Turismo bulegoan uztailaren 16tik ari dira egunero bisita gidatuak egiten eta abuztuaren 31ra bitartean egongo da zerbitzu hau, 11:00etan eta 12:30etan. Bisitak bi motatakoak izango dira: monumentalak, erdigunean barrena edo Laboratorium museoarenak. Horiek euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez egin daitezke, baina aldez aurretik museoan izena ematea komeni da 943 76 90 03 telefono zenbakira deituta edota turismoa@bergara.eus helbidera mezu bat bidalita. Horrez gain, Laboratorium museoa eta Turismo bulegoa abuztu osoan zehar zabalik egongo dira astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara goizean eta 16:00etatik 19:00etara arratsaldean. Igandetan berriz, 10:00etatik 13:00etara egongo da zabalik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak