Iaz herriko 19 ekoizlek ipini zuten postua baserritarren azokan, eta aurten ere antzerako kopuruetan ibiltzea da asmoa. Udalak zabaldu du izena emateko epea, eta iazko parte-hartzaileek jaso dute gonbidapen gutuna.
Interesatuek udaletxean eman behar dute izena irailaren 17ko 12:30ak aurretik.Telefonoz deitu behar dute (943 76 80 22) edo emailez idatzi udala@elgeta.eus helbidera.
Udalak jakinarazi du postu bakoitzeko bazkari bat emango dutela egunean bertan Bolatoki tabernan. Azoka 10:30ean hasiko da eta 13:00etan itxiko da.
"Aurreko urteetan egon direnei gonbidapena helarazi zaie, baina beste edozein herritarrek ere aukera izango du parte hartzeko", azaldu du baserritarren batzordeko arduradun Sebastian Arantzabalek.