Ospitaleko unitate psikogeriatrikoan egongo dira hamabost plaza horiek, honako eran banatuta: zazpi banakako gela eta gela bikoitz bat teilatu azpiko solairuan, eta hiru gela bikoitz hirugarren solairuan. Gaurtik aurrera abian izango dela zerbitzu hori iragarri dute Foru Aldundiko ordezkariek.
Bakarrik daudenendako
Unitate hori izango da bakarrik dauden pertsonendako (50 eta 75 urte bitartekoak), eta dagoeneko hainbat diagnostiko izan dituztenendako, besteak beste, honako arrazoiengatik: droga-menpekotasuna, alkoholismoa, ludopatia, buruko nahasmenak eta portaera asozialak.
Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak adierazi du pertsona horiek ospitaleratzeko arrazoia izango dela "osasun egoera –kronizitate handia eta hainbat patologia tarteko–, gizarte laguntza falta edo etxebizitza falta".
Era berean, nabarmendu du San Juan de Dios ospitalea hautatu dela horretarako bai unitatearen ezaugarri fisikoengatik, bai ospitaleak duen eskarmentuagatik profil horretako pazienteak tratatzerakoan.