Adinekoen kontseilu berriari harrera egin diote Aldundiko ordezkariek

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 23a, 12:15

Adinekoen ekarpenak jasotzea helburu duen kontseilua berritu egin dute eta Gipuzkoako zazpi eskualdeak ordezkatuta izango dira hor. Kontseilua dagoeneko hasita dago lanean, eta Markel Olano diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak harrera egin zien.

Adinekoek eta hirugarren adinarekin lotutako elkarteek eta erakundeek parte hartzeko foro berezi lez sortu zen kontseilua, eta Aldundiarekin elkarlanean, "ongizatea lortzera zuzendutako politikak bultzatzeko". Adinekoen kezkak eta interesak erakundeetara eramateko tresna izan gura duela foro horrek adierazi zuen diputatu nagusiak haiei egindako harreran. Gaineratu zuen partaidetza prozesu bat bideratu zutela oreka lortze aldera, eta "parte-hartze handia" izan dela. Prozesua bukatzeko eskualde bakoitza ordezkatuko duten pertsonak aukeratu dituzte; Pilar Etxaniz antzuolarra dago Debagoeieneko ordezkari lez. 

Gipuzkoako eskualdeetako zazpi ordezkariez gain, honako hauek ere osatuko dute Kontseilua: Aldundiko hiru ordezkari, lurralde mailan adinekoen elkarte mugimendua osatzen duten entitateetako hiru ordezkari, lurralde mailan adinekoen gaiez arduratzen diren irabazi asmorik gabeko entitateetako bi ordezkari, Eudeleko ordezkari bat eta Kabia organismo autonomoko beste bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak