Lehenengo mailara salto egiteko aukera izango du Aitor Fernandezek (27 urte) Levanteren eskutik. Numantzian egindako denboraldi onak eman ditu fruituak, eta hainbat astez zain egon eta gero Realaren interesekoa zen atezainak Levantera joatea erabaki du.
Hor erabakigarria izango zen, seguruenik, Rulli Realean geratu izana, eta hasieratik Levantek erakutsi duen interesa ikusita, Fernandezek ez du zalantzarik izan zituen hautagaien artean aukeratzerako orduan. Bada, bihar, martitzena, eguerdian aurkeztuko dute jokalaria ofizialki, Ciutat de Valencia estadioan.