Laugarren egin du Getaria-Zarautz zeharkaldian Jon Mujika bergararrak

Miren Arregi Amasorrain 2018ko uzt. 22a, 19:50

Argazkia: Urolako Hitza

Nikolas Illarramendi zarauztarrak eta Amaia Iriarte burlatarrak irabazi dute 48. edizioa. Ia 3.000 igerilarik hartu dute parte eta ez da falta izan Debagoieneko ordezkaritzarik.

Jon Mujikak laugarren egin du (00:33:29); Xabier Labakak (00:34:41), hori ere bergararra, hamabigarren. Segidan sartu da denbora berdinarekin, Xabier Gordoa oñatiarra. Debagoieneko emakumezko azkarrena, berriz, Bergarako Ziortza Ibaibarriaga izan da (00:42:29). Herrikide Irati Fernandezek (00:48:15) jarraitu dio eta Arrasateko Leire Poyatok (00:51:03), ibarreko hirugarren emakume azkarrena izatea lortu du.

Labaka hirugarren Plentzian

Bestalde, bezperan, zapatuan, jokatu zen Plentziako Badia II. Itsas lasterketa eta Xabier Labaka bergararrak hirugarren postua lortu zuen. 2.700 metroko lasterketan 35:03ko denbora egin zuen. Yoel Pampin getxoztarra izan zen garaile eta Jorge Bedia (Camargo) bigarren sailkatu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak