Arantzazun grabatutako Telmo Esnalen 'Dantza', Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean egongo da

Miren Arregi Amasorrain 2018ko uztailaren 22a

Euskal dantzen sinboloak eta metaforak ditu oinarri Esnalen filmak. Jaia, sinesmena, maitasuna, biziraupena eta beste hainbat gai jorratzen ditu. Sail Ofizialean egongo da, emanaldi berezien artean, ez ordea Urrezko Mazkorra lortzeko lehian. 'Dantza' filmeko sekuentzia batzuk Arantzazun grabatu zituzten, 2017ko urtarrilean. Albistea janzteko erabili ditugun irudietan ikus dezakezue grabaketako momentu bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak