Arrasate-Elorrio-Bergara tartearen %97,8 lur azpitik joango da eta lau tunelen sorrera aurreikusi dute: Karraskin ekialdea (448 metro), Karraskin mendebaldea (543 metro), Udalaitz ekialdea (4.620 metro) eta Udalaitz mendebaldea (4.646 metro). Horrez gain, bi zubibide eraikiko dituzte: Kobate ekialdea (83 metro) eta Kobate mendebaldea (28 metro).
Hona hemen Adifek helarazitako planoa:
Tartea norabide bakarreko bi adarrekin osatuta egongo da: bata, Arrasate-Bergara mendebaldea (5.280 metro) eta bestea, Arrasate-Bergara ekialdea (5.200 metro). Tarte horrek Arrasate-Elorriorekin bat egingo du –dagoeneko eraikita–.
Proiektuan, gainera, segurtasun neurri guztiak zehaztu dituztela jakinarazi du Adifek, hala nola, tunelen arteko lotura egingo duten hamabi galeria, hormak, zerbitzu osagarriak eta inerteen biltegia.