Domekan egingo dute Getaria-Zarautz zeharkaldia

Xabier Urtzelai 2018ko uzt. 19a, 10:57

Getaria-Zarautz lasterketa. Argazkia: Hitza.

Domekan, hilak 22, jokatuko dute inguruko itsas zeharkaldietan dagoen probarik ezagunenetakoa, Getaria-Zarautz lasterketa. Hain zuzen, bergararren artean igeriketa sustatu zuen Jesus Jauregi izan zen proba horretako antolatzailea.

Hiru mila igerilarik hartuko dute esku domekan Getaria-Zarautz proban, eta tartean egongo dira bailarako parte-hartzaile asko. Lasterketa 11:30ean hasiko dute, eta igerilariek 2.850 metroko distantzia bete beharko dute. Izena eman gura duenak Kirolprobak.com helbidean izango du horretarako aukera (50 euro).

Jesus Jauregi gogoan

Hain zuzen, ekainaren 26an hil zen Jesus Jauregi izan zen lasterketa horretako antolatzailea. Jaiotzez donostiarra (1944), Jauregi lan kontuengatik etorri zen Bergarara (1972), eta herritar gazteen artean igeriketa sustatu zuen. Horrekin batera, BKE barruan igeriketa saila jarri zuen abian, baina, lehenago, Zarautzen lan egin zuen urteetan Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia antolatzen hasi zen. Hain zuzen, donostiarrak hiru urtetan antolatu zuen domekan 48 urte beteko dituen proba. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak