Emakumezkoen talde bat izango da Kuadrillen Arteko Txapelketan

Xabier Urtzelai 2018ko uzt. 19a, 12:00

Zapatuan egingo dute txapelketa, Ibarra futbol zelaian. Leintz Arizmendiko neskak izan dira Ibarran izango den txapelketan esku hartzera animatu direnak.

"Futbol txapelketako beste edizio batzuetan talde mistoak izan ditugu, hau da, hainbat emakumezko izan dira gizonezkoekin batera taldea osatzen, baina aurtengo txapelketan lehenengoz izango dugu talde oso bat emakumezkoz osatuta, hori da albiste pozgarrietako bat", adierazi du aste barruan Ibai Zangituk. Eta, Euskal Ligan jardun duen Leintz Arizmendi izango da talde hori.

Hain zuzen, aste barruan dagoeneko hamabi taldek emana zuten izena, baina antolatzaileak azken ordura arte egongo dira talde berrien zain: "Kopuru horrekin, baina, txapelketa txukuna egin daiteke". 

Ordutegiak sare sozialen bidez 

Talde kopuru definitiboaren berri azken orduan jakingo dutenez, Koadrilen Arteko Txapelketako antolatzaileek sare sozialen bidez emango dute ordutegien berri: "Txapelketa 09:00ak aldera hasiko dugu eta aurreikuspena da sari banaketa ekitaldia 20:00ak aldera egitea, urtero moduan".

Hemen partiduen ordutegia:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak