Sinopsia
Txikitatik ezagutzen diren neska koadrila bat landetxe batera joango da asteburu pasa, horietako baten ezkontza aurreko agurra ospatzeko. Nesken arteko harremana ona den arren, trapu zaharrek, aurretik esan gabekoek, esandakoek, alkoholak, drogrek eta erlauntz batek asteburua erotuko dute. Alegia, umore garratza izango da obrako protagonista eta Kepa Errastik ikuslea obran gertatzen denarekin identifikatuta sentituko dela aitortu du.
Antzezleak eta ekoizleak
Aktore taldea sei emakumek osatzen dute: Itziar Atienza, Aitziber Garmendia, Sara Cozar, Getari Etxegarai, Leire Ruiz eta Naiara Arnedo. Obra berriz, Viktoria Eugenia antzokiak, Gasteizko Antzoki Zaharrak eta Arriaga antzokiak ekoiztu dute, Antz3rkiz programaren barruan.
Sarrerak agortuta
Obra bost egunez emango dute ordutegi desberdinetan eta dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude. Dena den, irailaren 7tik 9ra bitartean gaztelaniazko bertsioaren emanaldiak izango dira Gasteizko Antzoki Zaharrean.