Moreaga taldeko Ainara Albert-ek irabazi zuen esprintean 114 kilometro izan zituen lasterketa, eta esprintean sartu ziren, baita ere, Garazi Estebez eta Xubane Garai aretxabaletarrak eta Nafarroako Ermitagaña taldeko Idoia Eraso. Bada, Estebez izan zen euskaldunen artean onena, eta hirugarren urtez irabazi zuen Euskadiko txapelketa –bosgarren urtez izan da Gipuzkoako txapeldun–.