Ilunabarra Aloñako tontorretik ikusteko irteera, hilaren 21ean

Eneko Azurmendi 2018ko uzt. 13a, 09:32

Udako atsedenaldia hartu aurretik, urteen poderioz klasiko bilakatu den mendi irteera egiteko unea iritsi da: Aloñara ilunabarrean igotzekoa, hain zuzen. Uztailaren 21ean, zapatua, mendizaleak 18:00etan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta handik ekingo diote bideari.

Arantzazuko Adiskideek eta Arantzazuko Parketxeak antolatutako aurtengo mendiirteeren programaren laugarren ibilbidea izango da honako hau. Uztailaren 21ean, zapatua, mendizaleak 18:00etan elkartuko dira Arantzazuko Parketxean eta handik ekingo diote bideari. "Ilunabar zoragarri bat baino zerbait gehiago da…", diote. Udako oporren aurretik egingo den azken irteera izango da eta irailean emango diote jarraipena plangintzari. Informazio gehiagorako eta erreserba egiteko, hiru bide daude: 943 78 28 94 eta 699 33 51 83 telefonoak edota arantzazu@ gipuzkoamendizmendi.net helbide elektronikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak