Giro ezegonkorra egun guztian zehar

Itziar Larrañaga Sarasola 2018ko uzt. 13a, 08:26

Iragarpenen arabera, eguerdi aldean egoera lasaitu eta ostarteak gailenduko badira ere, ez du asko iraungo, eta arratsaldeko lehen orduetan berriro nagusituko dira zaparradak eta ekaitzak. Hala, abisu horia ezarri dute 16:00etatik gauerdira arte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du gaur arratsalderako. Zenbait lekutan
ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daiteke, bereziki ekialdean. Iragarpenen arabera, zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak botako ditu, baliteke zenbait tokitan handiak izatea eta txingorra egitea. Ekaitz-guneetan baliteke haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak izatea.

Euskalmeten asteburuko iragarpena

Zapatua
Goiz-lanbroa. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta egunaren erdiko orduetan hodei gutxirekin agertuko da. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak bota ditzake, batez ere arratsaldean eta gauean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, kostaldearen mendebaldean mendebal-osagaikoa nagusituz. Arratsaldean ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira, eta maximoetan aldaketarik ez edo gutxi igoko dira.
Abisu horia ezarriko da 17:00etatik gauerdira arte, prezipitazio handiagatik.

Domeka
Goiz-lanbroa. Zerua hodeitsu egongo da eta egunaren erdiko orduetan hodei gutxirekin. Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak bota ditzake, bereziki arratsaldean eta gauean, eta barnealdean. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da eta kostaldean mendebal-osagaikoa nagusituko da. Arratsaldean ipar-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak