Bihartik -uztailaren 13tik- aurrera, EROSKIk Euskal Autonomia Erkidegoan dituen 29 saltokitan eskainiko ditu produktu ekologiko horietako bi: Batavia entsalada eta entsalada nahasia.
Lantegi Batuak erakundeak kudeatzen du Naia proiektua, eta entsaladen eta berdura fresko eta ekologikoen marka berri bat eskaintzen du. Elikagaiak Bizkaiko zenbait etxalde ekologikorekin lankidetzan ekoitzitakoak dira, eta jateko prest daude.
Produktu horiek %100 jasangarriak dira jatorritik eta saltokietara iristen diren arte, izan ere, ur kontsumo txikiarekin hazitakoak dira, energia modu eraginkorrean darabilten instalazioetan, bioplastiko konpostagarriarekin ontziratuak daude eta garraio jasangarria erabiltzen dute saltokietara eramateko.
Arduradunek azaldu dute inguru hurbileko garapen sozial eta ekonomikoaren aldeko apustua ere egiten duela EROSKIk, eta Naia proiektuak kooperatibak duen filosofiarekin bat egiten duela.