Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Maizpide Euskaltegiko ordezkariak elkartu dira Goienan

Txomin Madina 2018ko uzt. 11a, 18:45

Bartzelonako Hizkuntza Eskola Ofizialeko ordezkaritza bat, tartean zuzendariordea, eta  Maizpide euskaltegiko hainbat kide Goienaren egoitzan izan dira. 

Bi erakundeen artean truke programa bat dute beste hizkuntza batzuen egoera hobeto ezagutzeko baina  bien harremana ez da bakarrik ikuspegi metodologiko edo akademiko batera mugatzen. Hala, kataluniarrek euskararen biziberritze prozesuaren dimentsio soziala ezagutu eta landu ahal izan dute gaur besteak beste Mikel Irizarren, Jon Sarasuaren eta  Iban Arantzabalen eskutik. Mikel Irizarren esanetan, bilera Debagoienean egiteak badu arrazoirik, eta emankorra izan da goiz osoa iraun duen topaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak