Hirugarren eguna bete du UDAk antolatzen duen Geroa sortuz campusak. Astelehenean hasi zen eta dagoeneko hainbat ekintza egin dituzte.
61 neska mutikok eta bost begiralek osatzen dute campusa. Futbola aitzakia hartuta, eduki emozionalak lantzen dihardute. Eta berritasunetako bat da elikadura lantzea.
Bestalde, Realarekin elkarlanean Zubieta bisitatuko dute bihar, eta jokalariekin tarte polit bat pasatzeko aukera izango dute haurrek.
Campusa, ostiralean amaituko dute, parte hartu duten umeek jaialdi bat eskainiz gurasoei.