Andoni Gorosabelek Realeko lehenengo taldera egin du salto

Xabier Urtzelai 2018ko uzt. 10a, 12:41

Andoni Gorosabel (Arrasate, 1996) Realeko lehenengo taldeko jokalari izatera pasa da. Horixe baieztatu zuen atzo kirol zuzendari Roberto Olabek, eta Alvaro Odriozolak utzitako hutsunea betetzeko hautagaietako bat izango da arrasatearra. 

Alvaro Odriozola Real Madridera joan eta gero baieztatu du Roberto Olabek Arrasateko jokalariak lehenengo taldera egingo duela salto. Andoni Gorosabelek badaki maila gorenean jokatzea zer den, iazko denboraldian egin zuen-eta debuta Eusebio Sacristanen eskutik, eta Europan jokatzeko aukera ere izan zuen. Hain justu, duela urtebete lehenengo taldearekin egin zuen denboraldi aurrea Holandan, eta ondoren, ligan, irailaren 21ean debuta egin zuen Lehenengo Mailan. Partidu hartan Levantek erraz hartu zuen mendean talde txuri-urdina, eta Sanseko jokalariak 66 minutu egin zituen berdegunean.

Ondoren partidu gehiago etorri ziren, eta txukun jardun zuen berdegunean egon zen bakoitzean. Esaterako, 21 urtetako jokalariak Skoljen Vardarren kontrako 0-6koan hartu zuen esku, eta baita Mazedoniako taldearen kontra Realak lortutako 3-0ekoan ere –Anoetan; hor, arrasatearra hasierako hamaikakoan egon zen. Azkenik, Kopan ere parte hartu zuen, Lleidaren kontra Realak 0-1 irabazi zuen partiduan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak