Aparteko ezusteko barik burutu da txapelketa; izan ere, euri apur bat egin arren horrek ez ditu baldintzatu lasterketak. Txapa istripu pare bat izan dira, baina aparteko larritasunik gabekoak. Lehenengo bi entrenamendu txanda egin dituzte, ibilbideari neurria hartzeko, eta ondoren, jokatu dituzte txapelketari zegozkion bi mangak. Askok uste lez Aitor Zabaleta bergararra nagusitu da Lola BMW barketarekin 2 minutu eta 12 sengundoko denbora eginda.
Hona hemen sailkapena:
Barketak:
- Aitor Zabaleta 02:12.376
- Asier Bidaburu 02:19.140
- Ruben Nogueiras 02:25.748
Turismoak:
- Bruno Scherer 02:26.244
- Iñigo Olabegogeaskoetxea 02:30.788
- Xabi Fernandez 02:31.16