EAEko zenbait lekutan 30 litro metro koadroko pila daitezke ordubetean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, nahiz eta zenbait tokitan handiak edo oso handiak izan daitezken. Txingorra ere bota dezake eta ekaitz-guneetan haize-bolada gogorrak espero dira.
Biharko abisu horia
Biharko, berriz, abisu horia eman dute Kantauri isurialdean 00:00ak eta 09:00ak bitartean. Ordubetean 15 litro metro koadroko baino gehiago pila daitezke, zaparradak txiki-ertainak izanik. Baliteke zenbait tokitan zaparradak handiak izatea.