Denboraldiko azken laugarren proba izango da. Bada, Arrasateko lasterketak 65 kilometro izango ditu eta hasierako kilometroak nahiko lauak izango dira: Arrasatetik OÒatira, eta handik Eskoriatzara. Bigarren zatian desnibel handiagoa gainditu beharko dute, Eskoriatzatik bueltan Olandixotik Aramaiora joango direlako, eta Arrasatera etorrita Kanpanzarko maldak izango dituzte zain; Sara jatetxean Epelera jaitsiko dira, eta Arrasateko Garibaiko zuzenean izango dute helmuga zain.