Pause&Play lokalak bederatzi autonomi erkidegotan daude, eta Gasteizen zabalduko denarekin hiru izango dira EAEkoak; beste biak Durangoko geltokian eta Barakaldoko Max Center merkataritza-gunean daude. Gainera, irekiera proiektu ugari dituzte abian 2018rako.
Aisialdia eta entretenimendua
Aisialdi eta entretenimendu sektorearen barnean ezagutzeke dagoen mundu berria da Pause&Play, denbora librearen gozamenerako aisialdi guneak fusionatzen dituen espazioa, hain zuzen ere.
Pause&Play lokalek eskaintzen dutena honakoa da: eguneroko errutinatik deskonektatu, pantaila erraldoietan kirolaren emozioa bizi, apustu onenak egin eta konpainia onean garagardoarekin gozatu. Horrez gain, bakarrizketa saioekin, zuzeneko musika kontzertuekin eta beste ekitaldi ugarirekin gozatzeko aukera ere izango da.