Debagoieneko langabezia tasak behera egin du ekainean

Maialen Regueiro 2018ko uzt. 3a, 13:15

Maiatza amaieran langabezia tasa %8,41 zen Debagoienean, eta ekaina amaituta %7,87an geratu da. Gainera, urte hasieratik (%8,50) beheranzko joera hartu du langabeziak gurean, gutxika bada ere.

Herriei dagokienez, ekainean langabeziak gora egin du Antzuola, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaion. Beherakada, aldiz, nabarmena izan da Aretxabaleta, Arrasate, Bergara eta Oñatin.

Ekaineko datuak, herririk herri

  • Antzuola: 62 langabe (%5,58ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 228 (%6,64)
  • Arrasate: 1.078 (%10,33)
  • Bergara: 530 (7,33)
  • Elgeta: 42 (%7,28)
  • Eskoriatza: 154 (%7,58)
  • Leintz Gatzaga: 4 (%2,90)
  • Oñati: 294 (%5,41)
  • Debagoiena: 2.392 (%7,87)
  • Aramaio: 13 (%1,72)

Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa

Ekaina amaituta Euskal Autonomia Erkidegoan 2.316 langabetu gutxiago daude, urte betean %8,22 jaitsiz.

  • Gipuzkoa: 990 langabe gutxiago
  • Araba: 214 langabe gutxiago
  • Bizkaia: 1.112 langabe gutxiago

Nafarroari dagokionez, langabezia tasak %3,85 egin du behera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak