Prezipitazio handiagatik abisu horia eman dute asteazkenerako

Maialen Santos 2018ko uztailaren 3a

Asteazkeneko 12:00ak eta 00:00ak bitartean prezipitazio handiak iragarri ditu Euskalmetek EAEko zenbait lekutan.

Zaparrada txiki-ertainak eta trumoitsuak espero dira, eta ordu betean 15 l/m2 baino gehiago pila daiteke zenbait tokitan, zaparrada handiak eta txingorra egin dezake eta. Ekaitz guneetan haize-bolada gogorrak izan daitezke.

Aurrerantzeko egunak

Eguenean eta egubakoitzean zerua hodeitsu egongo da. Euria egin dezake, eta haize bolada gogorrak izan daitezke, kostaldean, batez ere. Tenperaturan ez da aldaketa nabarmenik egongo, gutxi jaitsiko da eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak