Shakirak atzeratu egin behar izan zuen Tourra, arnasbideetako ahots kordetan hemorragia izan eta gero. Horregatik zaleak hura entzuteko gogotsu zeuden, eta larunbatean, 15.000 lagun inguru elkartu ziren.
Kolonbiako abeslariak distira egin zuen konfetiz betetako ikuskizunean, pantaila handiek lagun eginda artistaren lehen planoak eskaini ahal izateko; eta jendearengana ere gerturatu zen.
Arrakasta handienetakoak abestu zituen, Pies descalzos diskokoak adibidez; baita El Dorado berrikoak ere. Jendeak oso gustura entzun zituen guztiak, eta hasieratik, zutitu eta dantzan jardun zuten. La Bicicleta abestirekin amaitu zen kontzertua, Carlos Vives pantailatan zela, eta konfeti zaparrada batek lagunduta; ikusleengan eromena sortu zuen horrek.