Aurtengo zinema saria Asier Altunari emango diote 2015ean estreinatu zen Amama filmagatik. Hala, jaialdian sarituko den lehen euskal sortzailea izango da bergararra.
Beste lan batzuk
Eskuartean hainbat proiektu ditu Altunak; esate baterako, Kirmen Uribe idazlearen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberrian oinarritutako Karmele izeneko filma edota Aupa Etxebeste! filmaren bigarren atalaren grabaketan murgilduta dago. Horrez gain, Cannesko jaialdian izan berri da Altuna, proiektu berriak finantzatzeko babes bila.