Garikoitz Garcia Arrieta presoa bisitatuta bueltan zetozen bi aretxabaletarrek istripua izan dute

Mirari Altube Arrese 2018ko uzt. 2a, 08:24
Argazkia: Etxerat.

Picassenten (Valentzia) dagoen Garikoitz Garcia Arrieta preso aretxabaletarraren bi lagunek istripua izan zuten atzo arratsaldean, Teruel inguruan, hura bisitatzetik zetozela. Onik dira biak Garcia Arrietaren senideek baieztatu dutenez. Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte hiriburuetan; baita Aretxabaletan ere, eguaztenean, 19:00etan, Herriko Plazan.

Etxeratek adierazi duenez bi aretxabaletarren autoa atzealdetik jo zuen haren atzetik zetorren ibilgailuak, kontrola galdu eta gero horrek. Ondorioz, Garcia Arrietaren lagunen autoak bi buelta eman zituen gelditu aurretik: "Zorionez, onik dira biak", jakinarazi dute.

Elkarretaratzeak hiriburuetan

Aurtengo laugarren ezbeharra dela adierazi du Etxeratek; hori horrela, elkarretaratzeak deitu dituzte hiriburuetan, istripua salatzeko eta Garcia Arrietaren senideei eta lagunei elkartasuna adierazteko. Hona hemen deiak:

  • Iruñea: Astelehena, hilak 2, 20:00etan, Merindades plazan.
  • Bilbo: Martitzena, hilak 3, 19:30ean, Arriagan.
  • Donostia: Eguaztena, hilak 4, 19:00etan, udaletxe alboan.
  • Gasteiz: Eguaztena, hilak 4, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.

Aretxabaletan ere egingo dute elkarretaratzea, eguaztenean, hilaren 4an, 19:00etan, Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak